Biok batera produktu bat aukeratu dugu

Bideo azalpena

Paularen interesak moda, bidaiak eta edertasunarekin lotuta dauden gauzak dira. Beraz produktua honi lotuta egon behar da. 

Aukeraturako produktua makillajearekin lotuta dago, Clinique markako base bat da. Ez da oso marka famatua eta jendeak ezagutzeko aukera ona da. Egunerokoan makilatzen den jendearentzako ekonomikoa izan daiteke marka bere ondasunak 20-40 euro tartean daudelako. Base hau ez da oso trinkoa, beraz, ez duzu nabaritzen makillajea daramazunik, oso naturala da. Era askotako tonuak daude, eta desmakillatzeko orduan, azala alerik gabe, leun eta leun uzten du.

Larruazala hidratatzen du eta akabera matea du, hau da, distirarik gabea. Aproposa da larru misto, lehor eta koipetsuentzat

Produktu hau merkatuan sailkatu behar dugu. Horretarako irizpide ezberdinak daude

Merkatua aztertu behar da. Estrategia ezberdinak aztertu eta nola dagoen merkatua aztertu. Lehen aztertu ditugu estrategia ezberdinak

Merkatuaren beharrak aztertu behar dira. Lehen esan dugun moduan kontsumitzaileak eta saltzaileak daude eta bakoitzak behar ezberdinak dituzte. Kasu honetan kontsumitzaileak sare sozialen bitartez produktuaren berri jasoko dutenak izango dira. Eta influencerra eta biok produktuari buruzko informazioa eskeiniko dugu.

Produktuarekiko konpetentziak aztertu behar dira. Gure produktuaren konpetentzia nagusiak hauek dira: MAC eta NARS. Marka bakoitzeko base antzekoa konparatu ditugu, hau da, Clinique basearen ezaugarri antzekoak dituztenekin. Haien produktuak 15-40 tarteko adinetara dago zuzenduta gehien bat, eta haien produktuen prezioa 30-40 € bitartekoa da. Aukeratutako baseak hauek dira:  

AMIA. Gure produktuaren alde positibo eta negatiboak aztertu behar ditugu. AMIA azterketa enpresan eragina izan dezaketen faktoreak aztertzeko metodo bat da. Barne eta kanpo azterketa egin behar da. Barne azterketaren barruan gure produktuaren indarrak eta ahuleziak ebaluatzen ditugu beste lehiakideekiko konparatuta. Gure indarrak dira produktuaren iraupena nahiko luzea dela, prezio merkean saltzen dela egunerokoan makillatzen diren pertsonentzat  beste markekin konparatuz eta online presentzia duela, hau da, online erosi ahal da. Gure ahuleziak izango ziren ez dagoela denda fisiko askorik produktua erosteko, esportazio kostuak produktuaren prezioa igo dezaketela eta publikoak deskonfiantza izatea erosteko orduan marka ezezaguna izaterakoan. Bestalde, kanpo azterketari dagokionez, ingurunea ebaluatu behar da, lehiakideekin alderatuta, hau da, aukerak eta mehatxuak. Gure aukeren barruan daude denda presentzial gehiago egotea arrakasta izanez gero produktua eta baita ere bere gama handitzea, eta influencer gehiagorekin kolaboratzea. Mehatxuak, aldiz, lehiakide berriak sartzea eta hauek estrategia berdina (influencerekin kolaboratzea) erabiltzea eta esportazio legeak aldatzea ditugu. Taula honen bitartez adierazi dut AMIA.

INDARRAK – Produktua iraupen luzekoa – Online presentzia du – Prezio merkeaAUKERAK – Produktuaren gama igotzea salmenta ondo badoa  – Denda presentzial gehiago egon – influencer gehiagok ondasuna babestea
AHULEZIAK – Ez dago denda fisiko askorik ondasuna probatzeko aukera – Esportazio kostuak prezioa igo dezake – Publikoa deskonfiantza izatea marka  ezezaguna izaterakoanMEHATXUAK – Lehiakide berriak sartzea eta hauek estrategia berdina erabiltzea – Esportazioko legeak aldatzea.

Gure produktuari buruzko 4Pak osatu behar dugu, hau da erabiliko dudan marketing estrategia. Prezioari dagokioenez 36.50 eurokoa da. Kalitate altuko eta prezio ertaineko ondasuna izango da. Banaketari dagokioenez online izango da gehien bat, web orrialde batean, baina baita ere leku zehatzetzan denda gutzi daude. Azkenik, promozioari dagokioenez sare sozialen bidez egingo da, Instagram bidez.

Estrategia. Nire produktua merkatura zabaltzeko influencer batekin kontaktuan ipini naiz, @paulasanchezherreroo-rekin. Paulak bere instagram kontuan story bat igoko du produktuari buruzko informazioa eskeiniz, eta haien jarraitzaileei galdetuko die ea produktu hori erosiko bazuten. Paulak produktuaren ezaugarri batzuk partekatu ditu story bitartez haien jarraitzaileekin. Hurrengoa esan du: Asko galdetu zenidaten zein makillaje-produktu erabiltzen ditudan maizago eta zeintzuk jotzen ditudan ezinbestekotzat (bereziki makillaje-oinarria). Nire ustez, makillaje-oinarri on bat zure azalari egokitzen zaiona da, arina, hidratoa eta erretiratzean markarik uzten ez diguna, eta hemen utziko dizuet niretzat lehena dena (ez da publizitatea, zoragarria dela uste dut, besterik ez). Ez naiz sarritan makillatzen den pertsona, baina, zalantzarik gabe, ahalik eta naturalena izaten saiatzen naiz beti, eta ondo funtzionatzen eta sentitzen duen zerbait aurkitzen dudanean, izugarri gustatzen zait partekatzea! Eta zu, ausartuko zinateke erabiltzen? Hainbat mota daude, baina hau da aipatu dizuedana, eta banilla tonua da nik erabiltzen dudana. Hau izan da erabilitako formatua: