Kaixo! Araitz naiz eta Lauro ikastolako ikaslea naiz. Proiektu honetan influencerren eraginaz sare sozialetan hitz egingo da.
Influencer-ak sare sozialen preskriptoreak dira. Produktuak sustatzen dituzte, eta, horrela, markei beren produktuak publiko oso zehatz batean zabaltzen laguntzen diete. Horien eraginkortasuna zehazteko, kontrol-elementu jakin batzuk sartu ditugu. Metodo horiek Instagram sare sozialean Influencer batekin batera aplikatu ditugu, eta, oinarri horretatik abiatuta, Influencerrak eraginkorrak diren ala ez egiaztatu ahal izan dugu.

Gaur egun influencerrak dira gugan eragin handia duten pertsonak. Jende askok ez daki zer den influencer bat. Influencer izatea gaur egun lanbide moduan hartzen da. Influencer bat gai jakin baten inguruan nolabaiteko sinesgarritasuna duen pertsona da, eta sare sozialetan duen presentziagatik eta eraginagatik marka baterako preskriptore interesgarri bihur daiteke.

Influencer askok produktuak babesten dituzte eta batzuetan arrakasta gehiago dute produktu hoiek eduki sortzaile batek babesten dutenean, telebistan edo irratian iragarkietan agertu baino.

Proiektu hau dibulgatzeko bideo eta aurkezpen bat egin dugu. Aurkezpenean proiektuko elementu garrantzitsuenak agertzen dira laburbilduta, eta bideoan proiektua zertan datza hobeto azaltzen du.

Deja una respuesta

Tu direcci贸n de correo electr贸nico no ser谩 publicada. Los campos obligatorios est谩n marcados con *