Gaur egun, influencerrak plataforma digitaletan lan egiten duen pertsona gisa ezagutzen dugu sare sozialak erabiltzen ditugunok. Sare sozialetan lan egiten dute eta gizartean eragin minimoren bat duenari eta dirua lortzen duenari hori egiteagatik inlfuencer deritzo. Sare sozialak sortu aurretik markek irudi ospetsuak erabiltzen zituzten haien produktuak zabaltzeko iragarkien bidez. Honela, ospetsuen irudia hartu eta iragarkietan erakutsi markaren produktuarekin batera. Hau XIX-XX mendeetan hasi zen egiten. 

Adibidez, Coca Colak hainbat urtez erabili du klaus santuaren irudia bere produktuaren propaganda gisa. Baita ere Chupa Chus marka Daliren irudia erabili izan du iragarkietan.

Denbora aurrera joan ahala, eta produktuak merkaturatzeko metodo desberdinak agertu dira, hau da, inobazio teknologikoak. Garrantzitsuena internetaren sorkuntza izan zen 1983 urtean. Aurrerago sare sozialak sortu ziren 1997 urtean. Sare sozialak estruktura sozialak dira pertsona multzoz osaturikoa erlazioak sortzeko edota mantentzeko helburuarekin sortuak. Lehenengo sare soziala SixDegrees izan zen non lagun zerrendak egin ahal ziren eta lagunak lokalizatu harremanetan jartzeko. Denbora aurrera joan ahala sare sozial berriak agertu ziren baina 2006an hartu zuten indar gehien, orduan egin baitzen ezagun Facebook eta YouTube. Orduan hasi ziren hazten eragin digitalak, eta Youtube izan zen eragin handiena izan zuen plataforma. Gaur egungo influencer batzuen hasierak YouTuben izan ziren. Gaur egun Instagram da arrakasta eta eragin handiena duen sare soziala nerabeen artean. Helduen artean Facebook jarraitzen du arrakastatsuena izaten. Hemen ikusten da 2017 eta 2020 urte artean sare sozial bakoitzaren erabilera: