Hemen lortutako ondorioak izan dira produktuaren berri emateko nahiko eraginkorrak direla influencerrak. Bozkatu dutenen artean %85 interesatuta dago produktuan, beraz jakintasun gehiago sortarazteko jendearengan eraginkorrak dira. Story-a ikusi dutenen artean %93.8 produktuari buruzko story-ak ikusten jarraitu dute eta horrek ondoio positiboak dira, ehuneko horrek interesatuta jarraitu duelako.

Story bakoitza 800 pertsonek ikusi dute, gutxi gorabehera. Eta story bakoitzean interakzioak daude. Interakzioak pertsona edo gauza biren edo gehiagoren arteko elkarrekiko ekintza, harremana edo eraginari deritzo. Elkarrekintzak story-ak ikusi dituzten pertsonen kopurua baino handiagoak direnean, ondorio positiboa gertatzen da, influencerrak bere helburua lortu duelako (produktua ezagutzera ematea). Kasu honetan eragin positiboa lortu du. Story-a ikusitako pertsonekin aldenduta %1.2 interakzio gehiago egon dira batasbeste.